Bermeoko Udalak Nestor Basterretxea omenduko du

  • 2024.05.04
Bermeoko Udaletik maiatzaren 4a, zapatua, aukeratu da Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. Goizean zehar, Barrueta Arte Elkarteko kideek Nestor Basterretxea omentzeko marrazkiak egingo dituzte Frantziskotarren klaustroan, bermeotarraren Hilarriak artelanen artean. 11:00etan, Nestor Basterretxea 100 urte erakusketaren inaugurazio ekitaldia egingo da, Nestor Basterretxea aretoan. Erakusketa horretan egongo dira ikusgai, bere lagunak izan diren bermeotar batzuei Nestorrek berak oparitutako artelanak; “inoiz ikusi ez diren lan harrigarriak”. Maiatzaren 4tik 12ra bitartean bisitatu ahalko da erakusketa. Beranduago Nestorren lagunak solasaldia eta bideo emanaldia egongo dira. 13:00etan, Frantziskotarren klaustrora lekualdatuko da ospakizuna, bertan egingo baita omenaldia, Hildakoen Estela seriearen inguruan.