Hori dela eta, hainbat erakunde eta kultur entitate elkartu dira arte plastikoetan, diseinuan, arkitekturan, zinemagintzan eta euskal kulturaren sustapenean Basterretxeak izan duen lana eta eragin izugarria goraipatzen duten jarduera eta erakusketa programa batean.
Eusko Jaurlaritzak artistaren familiarekin elkarlanean sustatutako programa honek Néstor Basterretxearen ondarearen zabaltasuna eta sakontasuna gogoratzen ditu, bere gizarte konpromisoa eta bere lanak Euskal Herriko irudimen kolektiboan izan duen indarra.
2014ko irailaren 5ean kokatu zen eskultura Hondarribiko Arma Plazan, Basterretxea hil eta handik hilabete gutxira. Artistak GKE batekin elkarlanean Afrikako herrialde horretara eginiko bidaia baten ondorioz sortu zen eskultura.
2012ko apirilaren 26an inauguratu zen, Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrenarekin bat eginez. Hegazkin alemanek hiri horretan jaurtitako lehenengo bonba erori zen lekuan kokatuta dago.
Sartagudako Memoriaren Parkean dago kokatuta. Néstor Basterretxearen eskulturan lotutako norbaiten silueta ikusten da corten altzairuan, atzealdean ebaki zirkular batzuk agertzen dira –tiroak bailiran–, eta, hari atxikita, igitai itxurako
'Basterretxea Irunen' (1958-1971)' izenburupean, Irungo Udalak artistaren Irungo egonaldiko lana biltzen duen erakusketa jarri du abian. Erakusketaren komisarioa Fernando Golvano da.
Montehermoso Kulturuneko ur biltegian erakusgai den erakusketak Néstor Basterretxeak 1972 eta 1975 urte bitartean eginiko 18 eskultura biltzen ditu. Hauek guztiak, Arte Ederren Bilboko Museoak maileguan utzitakoak
Basterretxea Irurzun familiak 2023an Artium Museoari dohaintzan emandako artxibo pertsonal marduleko dokumentu sorta bat biltzen du erakusketak