Lege-ohar honen eginkizuna da www.nestorbasterretxea100.artium.eus webgunearen funtzionamendua arautzea. Webgune hori Arabako Artium Fundazioak sortu du (Euskal Herriko Fundazioen Erregistroan inskribatua, F-98 erregistro-zenbakiarekin. I.F.K.: G-01315530. Aurrerantzean, Fundazioa) informazioa emateko, eta erabiltzaileek doan eta norbere beharretarako erabiltzeko, Néstor Basterretxea artistaren jaiotzaren mendeurrena dela-eta.
Aurrerago aipatzen den eran, erabiltzailea da webguneko edukien erabileraren erantzule bakarra, eta ezagutu eta onartu egin behar ditu lege-ohar honetan jasotzen den guztia eta aipatzen den dokumentazio gehigarria.
Eskubide guztiak erreserbatuta.
© autores, VEGAP eta Fundación Artium de Álava.
Erabiltzailea da atariaren erabileraren erantzulea. Atariko eduki jakin batzuetara sartzeko erregistro moduren bat egitea beharrezkoa balitz, erabiltzaileak izango du informazio eta datu legezko eta egiazkoak ematearen ardura. Prozesu horretan pasahitz bat ematen zaio erabiltzaileari, arduratsu eta isilpekotasunez erabili beharko duena.
Edukiak eta zerbitzuak modu egokian erabiltzera lotuko da erabiltzailea, ondoren aipatzen denaren arabera, eta ez ditu baliatuko: legez kanpoko eta zilegi ez diren jardueretarako, eta ezta fede onaren eta ordena publikoaren aurkakoetarako ere; eduki nahiz propaganda arrazista, xenofobo, legez kontrako pornografiko, terrorismoaren apologiazko nahiz giza eskubideen aurkakoak zabaltzeko; Fundazioaren, haren hornitzaileen nahiz hirugarren pertsonen sistema fisiko eta informatikoetan kalteak eragiteko; aipatu berri diren kalteak eragiteko gai diren birus informatikoak edo beste zeinahi sistema fisiko nahiz informatiko sarean sartu edo zabaltzeko; eta beste erabiltzaile batzuen helbide elektronikoan sartzen edota erabiltzen saiatzeko, eta haren mezuak manipulatu nahiz aldatzeko.
Fundazioak jartzen ditu nestorbasterretxea100.artium.eus-en edukiak erabiltzailearen eskura, eta iturria nahiz harena nahiz hirugarren batzuena izan daiteke.
Fundazioak arreta berezia jartzen du edukiak ahalik eta kalitate onenekoak izan daitezen eta eguneratuta egon daitezen, baina ez du ziurtatzen eduki horien erabilgarritasuna, zehaztasuna, osotasuna, egokitasuna zein gaurkotasuna.
Fundazioak erabilera-lizentzia du webgune honetan agertzen diren testuak eta irudiak publikoki erreproduzitu eta komunikatzeko. Erabiltzaileak onartzen du eduki horiek jabetza intelektualaren eskubideen babespean daudela, eta eskubide horiek Fundazioari eta egile nahiz oinordekoei dagozkiela, jabetza intelektualaren esparruan indarrean dagoen legediaren arabera.
Ez da inongo lagapenik egiten nestorbasterretxea100.artium.eus-ena den ezein jabetza intelektualeko eskubideri dagokionez, eta espresuki debekatzen zaio erabiltzaileari ezein eduki erreproduzitu, eraldatu, banatu, publikoki agerrarazi, inoren esku utzi, erauzi, berrerabili, birbidali edo zeinahi eratan eta zeinahi bitarteko nahiz prozeduraren bidez erabiltzea, legeak edota eskubide haien jabeak hartarako baimena eman eta kasu zehatz bakoitzean hala adierazi ezean.
Edukiak webgunean plazaratzeak ez du inola ere esan nahi jabetza intelektualeko eskubideak lagatzen nahiz transmititzen direnik, eta ezta haiei uko egiten zaienik ere, ez partez eta ez osorik.
Fundazioak hirugarrenen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatzen ditu, eta erabiltzaileen erantzukizuna da eskubide horiek edo beste erabilera-murrizketa batzuk zehaztea eta betetzea, babestutako elementuak kopiatu, transmititu edo erabili aurretik.
nestorbasterretxea100.artium.eus
guneak erabiltzaileen esku jartzen du hirugarrenenak diren edo hirugarrenek kudeatzen dituzten guneak edo atariak, eta ez du bere gain hartzen webgune horietan dauden eduki, zerbitzu eta edozein motatako materialekiko inolako erantzukizunik, Fundazioak ez baititu zuzenean kudeatzen web horretako esteken bidez (linkak) eskura daitezkeen horiek.
Fundazioak ez du bere gain hartuko nestorbasterretxea100.artium.eus-en edukien edota gune horretatik sarbidea dagoen beste eduki batzuen zehaztasun, osotasun eta gaurkotasun faltaren, edota hutsegiteen ondorioz gerta daitezkeen kalte eta eragozpenen erantzukizunik; eta ezta eduki eta informazio horiek egiaztatu edo behatzeko betebeharrik edo konpromisorik ere. Era berean, ezingo zaio egotzi parte hartzeko dauden (eta egongo diren) tresnen bidez erabiltzaileek jaulkitako iritzien erantzukizunik.
Era berean, Fundazioak ez du bermatzen nestorbasterretxea100.artium.eus-en eskuragarritasunik nahiz jarraipenik, eta ezta haren funtzionamenduaren hutsezintasunik ere; ondorioz, baztertu egiten du (egungo legediak uzten duen neurri handienean), webgunearen eskuragarritasun nahiz funtzionamendu faltari egotz dakiokeen erantzukizun oro, eta baita sarbidearekiko hutsegiteei egotz dakizkiokeenak ere.
Hala erabiltzaileak nola Fundazioa, dagokien beste edozein jurisdikziori espresuki uko eginez, Vitoria-Gasteizko (Araba) epaile eta auzitegien mende jarriko dira, lege-ohar honen interpretazioan sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko.