Webgune honen bidez bildutako datu pertsonalak Fundazioaren ardurapeko fitxategi batean sartuko dira, zeinaren xedea baita museoaren zerbitzuak behar bezala garatu, bete eta kudeatzea, erabiltzaileen argibide-eskaerei erantzutea, eta informazioa bidaltzea, erabiltzaileak horretarako izena eman baldin badu. Nolanahi dela ere, Fundazioak datuen konfidentzialtasuna eta osotasuna errespetatuko ditu, eta aipatutako xedearen arabera erabiliko dituela hitzematen du, legeak ezarritako baldintza guztiak betez.
Edonola ere, erabiltzaileak une oro erabili ahal izango ditu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezabatu, haien aurka egin, tratamendua mugatu eta datuak eramateko eskubideak, hona idatziz:
Arabako Artium Fundazioa
Frantzia kalea, 24 – 01002 Vitoria-Gasteiz
Telf: 945-20 90 00 fax: 945- 20 90 49
Argi eta garbi adierazi beharko da eskaera, data eta sinadurarekin, bai eta jakinarazpenetarako helbidea edo helbide elektronikoa ere. Fundazioak eskabidea egiten duen pertsonaren nortasunari buruzko arrazoizko zalantzak dituenean, NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia bat eransteko eskatu ahal izango du.
Era berean, eta erabiltzaileak izena emateko orriaren bidez hala eskatu baldin badu, Fundazioak jarduera, ekimen eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaliko dio komunikazio elektronikoen bidez.
Oro har, eta dagokion formularioan besterik adierazi ezean, Fundazioak ez ditu tratatzen 14 urtetik beherakoei buruzko datu pertsonalak. Inoiz, arrazoi oso zehatzak direla-eta, 14 urtetik beherakoen datuak eskatuko balira, guraso nahiz tutoreei idatziz baimena eskatuta izango litzateke, identifikatzeko inongo aukerarik gabe, eta aipatutako formularioan jasotako xederako bakarrik.
Salbuespen gisa, erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalak eman ahal izango ditu, formularioak horretarako bidea ematen badu, eta aurretik hirugarren horri baimena eskatu eta informazioa eman baldin bazaio. Erabiltzailearen ardura izango da hirugarrenen baimenak lortu eta kudeatzea, eta berak erantzun beharko du betebehar hori ez betetzeak ekar litzakeen kalteengatik.