• Inicio
  • Jarduerak
  • Urtanta jaialdiak Basterretxea omenduko du uztailaren 22tik eta 28ra bitartean

Urtanta jaialdiak Basterretxea omenduko du uztailaren 22tik eta 28ra bitartean

2024ko Urtantak omenaldi izaera hartuko du. Jaialdi ibiltari eta musikatuak Hondarribian, Arantzazuko Basilikan, Bakio aldean eta Aralarko Mailopean garatuko ditu artistari eskainitako ikuskizunak. Hitzordua ospatzeko, ikuskizun berezia ekoiztu du Urmugak aurtengo edizioan. Estreinaldia Hondarribian eta Arantzazun izango da, uztailaren 22an eta 23an hurrenez hurren. Euskal kanta zaharrak eta ezagunak konposizio berriekin tartekatuz, eta Basterretxearen kosmogonia ardatz, ikuskizun propio bat sortu du, besteak beste, Donostiako Orfeoiak Jon Esnaola konpositore gaztearekin batera.

Lotutako jarduerak Back to Actividades