Jendaurreko irakurraldiak Artium Musean Liburuen Egunean, Néstor Basterretxea gogoan

  • 2024.05.19
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museo-Artium Museoak Liburuen Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren asteartean, apirilak 23, jendaurreko irakurraldien edizio berri batean parte hartzeko gonbidapenarekin. Irakurraldi hori 10:00etatik aurrera izango da museoko Emanaldi aretoan, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da. Edizio honetan Nestor Basterretxearen omenez egingo dira irakurraldiak, haren jaiotzaren mendeurrenean.