• 1924-2024

    Néstor
    Basterretxea

  • 1924-2024

    Néstor
    Basterretxea

  • 1924-2024

    Néstor
    Basterretxea

  • 1924-2024

    Néstor
    Basterretxea

2024an Néstor Basterretxea (Bermeo, 1924–Hondarribia, 2014) XX. mendeko euskal artistarik garrantzitsuenetako baten jaiotzaren mendeurrena ospatzen da.

Hori dela eta, hainbat erakunde eta kultur entitate elkartu dira arte plastikoetan, diseinuan, arkitekturan, zinemagintzan eta euskal kulturaren sustapenean Basterretxeak izan duen lana eta eragin izugarria goraipatzen duten jarduera eta erakusketa programa batean.

Eusko Jaurlaritzak artistaren familiarekin elkarlanean sustatutako programa honek Néstor Basterretxearen ondarearen zabaltasuna eta sakontasuna gogoratzen ditu, bere gizarte konpromisoa eta bere lanak Euskal Herriko irudimen kolektiboan izan duen indarra.

Montehermoso Kulturunea

‘Euskal Serie Kosmogonikoa’ Gasteizen

Erakusketa

2024.06.27

Gehiago

Artium Museoa

'Néstor Basterretxea. Artxiboa'

Erakusketa

2024.05.10

Gehiago

Albisteak

  • 2024.07.15
    Irungo udala

    Menchu Gal aretoan ‘Basterretxea Irunen (1958-1971)’ erakusketa ikusgai da

    'Basterretxea Irunen' (1958-1971)' izenburupean, Irungo Udalak artistaren Irungo egonaldiko lana biltzen duen erakusketa jarri du abian. Erakusketaren komisarioa Fernando Golvano da.

  • 2024.06.27
    Montehermoso

    Montehermoso kulturuneak ‘Euskal serie kosmogonikoa’ du erakusgai

    Montehermoso Kulturuneko ur biltegian erakusgai den erakusketak Néstor Basterretxeak 1972 eta 1975 urte bitartean eginiko 18 eskultura biltzen ditu. Hauek guztiak, Arte Ederren Bilboko Museoak maileguan utzitakoak

  • 2024.05.10

    Artium Museoak ‘Néstor Basterretxea. Artxiboa’ erakusketa aurkeztu du

    Basterretxea Irurzun familiak 2023an Artium Museoari dohaintzan emandako artxibo pertsonal marduleko dokumentu sorta bat biltzen du erakusketak